SASKIBALOIA . Bilbao Basketek Camata fitxatu du, Fernandezen hutsunea betetzeko
Bilbao Basketek Andrea Camata pibot italiarra fitxatu du, Pedro Fernandezek lesioa osatu arte. Oraingoz, azaroaren 2a arte sinatu du Camatak kontratua. 2,14 metro da luze, eta defentsan eta errebotean aritzen da ondoen. 31 urte ditu, eta Bartzelonan jokatu zuen duela hiru urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu