SASKIBALOIA. Chalmersen fitxaketak joko eredu berriak eskainiko dizkio Perasovici

Jon Rejado.
2006ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Atsedenerako tarte gutxi dago Baskonian. Denboraldiko une erabakigarria hastear dagoela Lionel Chalmers joko banatzailea ekaina arte fitxatu du, taldea indartzeko. 25 urtekoa da, 1,78 metroko luzera du, Atenasko AEK taldetik dator eta AEBetan jaioa da. Fitxaketa taldea Euroligan indartzeko dela esan zuen Perasovicek Estudiantesen aurkako partidaren ostean, baina Chalmersek Tauren barruan egun bizi den oreka apur dezake.

Euroligan Tauko hiru atzerritarrek, Hansenek, Jacobsenek eta Chalmerrek berak aldi berean joka dezaketen arren, ACB Ligan eta Kopan bik baino ezin izango dute parte hartu. Perasovicek, beharraren arabera, aldaketak egin ditzake etorkizunean.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.