Lagun Arok jaitsiera saihesteko moduko taldea duela erakutsi behar dio bere buruari gaur Llanera Menorcaren aurka, eta hori lortzen duenean, sailkapeneko erdialdean lekua hartu, lasaitasuna irabazi eta gorantz begiratzen hasi (19:00). 10-13 balantzearekin dago Lagun Aro, azken jardunaldian Bartzelona ahaltsua mendean hartu ondoren. Garaipen handi horren ondoren, gaur Ligako talde kaskarrenetakoaren aurka galtzea kolpe handi samarra litzateke bizkaitarrentzat.
Ranciken iritsi ondoren bestelako itxura hartu du Lagun Arok. Talde sendoagoa da, eginagoa, eta Sasha Stefanovicen laguntza ere funtsezkoa izan daitekeela dirudi. Hilabete pare bat atzera eginez gero, Lagun Aroren liga bereko norgehiagoka litzateke gaurkoa, baina egun ez dirudi hala denik. Alegia, Lagun Aro Menorca baino talde hobea da eta erronka zailagoak ditu buruan.Aldez aurreko analisiak kontu bat dira, dena den, eta azken emaitza beste bat. Lehenago ere egona da Lagun Aro zuloa behin-betirako urruntzeko aukeran, behera ez, gora begira jartzeko aukeran, baina kale egin du.Garaipena eta porrotaren arteko aldea handi-handia da Ligako azken herenean. 24. jardunaldia jokatuko da asteburu honetan eta Lagun Arok bi garaipenera dauka denboraldi hasieran pentsaezina zen helburua: titulurako kanporaketak. Zuhurtasunez jokatu ezkero, ordea, behera ere begiratu behar da eta Lagun Arok Menorcaren aurka galtzen badu, bi partidara edukiko du jaitsiera.Jokalari guztiak jokatzeko prest ditu Bidorretak eta Bartzelonaren aurkako grina bera eskatu die jokalariei.
SASKIBALOIA. Garaitu beharreko aurkaria du Lagun Arok
Sailkapenean azkena den Llanera Menorcaren aurka jokatuko du, zulotik erabat urruntzeko asmoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu