Pablo Prigioni Tau Baskoniako jokalaria ACB Ligako azken hiru partidak jokatu ezinik geratuko da. Osteguneko lan saioan zuntz haustura bat jasan zuen ezker besoan, eta sendagileak osatzeko hiru aste beharko dituela esan zuen, erresonantzia magnetiko bat egin ondoren. Titulurako kanporaketetarako estu baina osatu egingo dela espero da, lehen partida maiatzaren 6an jokatuko baita. Ivanovicek atzo lesio horrek bihar Valentzian ez lukeela taldearengan eraginik izan behar esan zuen.
SASKIBALOIA. Pablo Prigioni Tauko jokalariak min hartu du, eta ezingo du ACB Liga amaiera jokatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu