SASKIBALOIA

Saskibaloian ere, haize hotsa Espainiako erregearentzat

Bartzelonak irabazi du Espainiako Kopa, finalean Valentziari irabazita. Hainbat zalek txistu egin dute partida hasi baino lehen Espainiako ereserkia jarri dutenean.

2013ko otsailaren 11
09:48
Entzun

Gertatu zen iaz futbolean, Bartzelonak eta Athleticek jokatutako Espainiako Koparen finalean, eta ordukoa errepikatu zen atzo saskibaloian, Gasteizen. Bartzelonak eta Valentziak jokatu zuten atzo Espainiako Kopako finala, eta hainbat zalek txistuak jo zituzten Espainiako erregea Fernando Buesa Arenan agertu zenean. 

Iaz futboleko finalean egin zuten antzera, asko laburtu zuten atzo Espainiako ereserkia. Gainera, zale ugarik Kanpora! Oihukatu zioten erregeari, eta beste hainbatek Kataluniako bandera independentistak eta ikurrinak zabaldu zituzten ereserkiak iraun zuen segundoetan.

Kopa Bartzelonara joan da, finalean Valentziari 85-69 gailenduta. Pete Mickeal izendatu zuten finaleko jokalari onena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.