Espainiak 66 eta 59 hartu du mendean Frantziako saskibaloi taldea Jokoetako final-laurdenetan. Eskubaloiko final-laurdenetean lehenago gertatutako gertatutakoaren aurkakoa gertatu da beraz, han Frantziak irabazi baitio Espainiari.
Partida oso fisikoa izan da; defentsa itxia egin dute bi taldeek eta jabetzak asko luzatu dituzte. Gainera, erasoan ez dira ohi bezain fin ibili. Markagailua horren erakusgarri.
Pau Gasol izan da espainiarren saskiratzaile onena hamalau punturekin, eta Tony Parker, berriz, frantziarrena hamabostekin.
Finalerdietan Errusiaren aurka lehiatuko da Espainia, hark Lituania mendean hartu baitu: 83 eta 74.
Beste finalerdia Brasil-Argentina eta AEB-Australia norgehiagoketatik aterako da.