Kirola

Sastre irabazle Giroan

Mentxovek segitzen du lider. Etzi bukatuko da itzulia, 14,4 kilometroko erlojupekoarekin.

2009ko maiatzaren 29a
18:23
Entzun
Gaur zuten Italiako GiroanDenis Mentxov liderrari eraso egiteko azken aukera, mendiko azkeneko etapa zutelako jokoan, baina ezin izan diote lidergoa kendu. Carlos Sastrek irabazi du gaurko etapa, itzuliko 19.a (Avellino-Vesuvio, 182 kilometro).



Mentxovek segitzen du Giroko lider. 26 segundo kentzen dizkio Danilo di Luca bigarren sailkatuari. Franco Pellizotti hirugarren -2.00ra-, Ivan Basso laugarren -3.28ra-, Carlos Sastre bosgarren -3.30-, Levi Leipheimer seigarren -4.32ra-.

Bihar, 20. etapa: Napoli-Anagni (203 kilometro). Ibilbide laua izango dute.

Etzi amaituko da Giroa, Erroman, 14,4 kilometroko erlojupekoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.