Reala
Savio sasoian iritsi da Realera
Gaur sinatu du Savio Bortollini brasildar erdilariak Realarekin kontratua. Aurrez, azterketa medikua pasatu du eta sasoian dagoela ikusi da. Saviok atzo 33 urte bete zituen eta denboraldia bukatu arte utzita ariko da Realean. Klubak arratsaldean aurkeztuko du. Argazkian, Savio eta Miguel Fuentes Realeko presidentea kontratua sinatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu