Saviok ez du onartu Realean jarraitzeko eskaintza

Lopez Rekartek eta Kovacevicek ere ez dute ziurrenik talde txuri-urdinean jarraituko.

2007ko ekainaren 19a
17:32
Entzun
Datorren denboraldian Savio Bartolini taldean izan nahi zuen Realak, baina jokalariak ez du onartu egin dioten eskaintza. Horrenbestez, beste futbol talderen batera joango da, zirrenera Levantera.

Bigarren mailan lehiatuko duen denboraldiari aurre egiteko mugimenduak hasi ditu talde txuri-urdinak, eta, besteak beste, jakinarazi dute beste talde batzuetan utzita zeuden Gorka Larrea, Dani Cifuentes eta Markel Bergara berreskuratuko dituztela. Halaber, Gorka Elustondo eta Dani Estrada gazteak lehen taldera eramango ditu.

Igor Jauregik, Ander Susaetak, Fabio Rossatok eta Juan Dominguezek ere utzi egingo dute taldea, eta Realean utzita zeuden German Herrera eta Jesulil jatorrizko taldeetara itzuliko dira.

Gainera, oso litekeena da Aitor Lopez Rekartek eta Darko Kovacevicek ere Reala uztea. Izan ere, Realak kirol zuzendari berria izendatu arte ezin die eskaintzarik egin, eta ekainaren 30ean bukatzen zaie biei kontratua.

Zenbait iturrik zabaldu dutenez, Miguel Angel Lotina entrenatzaileak ere utzi egingo du Reala, baina iturri ofizialek ez dute halakorik baieztatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.