Schalkeren aurkako joaneko lehiarako sarrerak geratzen dira oraindik
Alemanian jokatu beharreko partidak Old Traffordekoak baino askoz ikusmin txikiagoa piztu du
Argi dago Schalke 04-k ez duela Manchester Uniteden sona. Eta hori agerian geratu zen atzo. Athleticek salgai jarri zituen bazkideentzat eta Barria bazkideentzat datorren ostegunean Gelsenkirchenen (Alemania) jokatuko den Europako Ligako final-laurdenetako joanekoa bertatik ikusteko 948 sarrera, eta ez ziren denak saldu. Esanguratsua da, are gehiago kontuan hartuta Old Traffordera 8.000 jarraitzaile zuri-gorria joan zirela. Saldu gabe geratu diren sarrerak gaur jarriko dituzte salgai berriro, 10:30etik aurrera, eta bazkide ez direnek ere erosi ahal izango dituzte, 45 euroren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu