Schumacher: «Bahraingoa erabaki ona da»
1 FORMULA. Michael Schumacher (Mercedes) munduko txapeldun ohiak Bahraingo Sari Nagusia bertan behera utzi izana erabaki ontzat jo zuen atzo: «Halako egoeretan jendeak beste ardura batzuk ditu, eta horiek dira lehentasuna. Erabaki zuzena da». Bahraingo agintariek martxoan jokatu beharreko proba bertan behera utzi zuten herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu