SEGA. Gipuzkoako finala Euskal Herrikoaren atarikoa izango da gaur, Larraitzen

2003ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Segarako gune aproposa izan ohi da Abaltzisketako Larraitz auzoko soroa, eta han jokatuko da aurtengo Gipuzkoako Txapelketaren finala (18:00). Abuztuaren 3an jokatuko da Euskal Herrikoa, Irunen, eta final hartan ariko diren hiru segalarik jardungo dute gaur: Mikel Aranaldek, Jexuxmari Ormaetxea Urki-k eta Unai Navarrok. Horiekin hirurekin, Gabriel Mantzisidor Ibizar lehiatuko da.

Ordu bateko lana izango dute, eta Aranalde izan zen iazko txapelduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.