Sei euskal kirolari ariko dira Londresen
PARALINPIAR JOKOAK. Euskal Herriko sei kirolari ariko dira Londresko Paralinpiar Jokoetan: Richard Oribe eta Ander Romarate, igeriketan; Asier Garcia, saskibaloian; Aitor Oroza, txirrindularitzan; Laura Garcia, judoan; eta Mari Carmen Rubio, arku-tiroan. Paralinpiar Jokoak abuztuaren 29an hasiko dira, eta irailaren 9an amaitu. Oribe da beteranoena, zazpigarren jokoak baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu