Euskal Herriko sei kirolari ariko dira Londresko Paralinpiar Jokoetan: Richard Oribe (Donostia, 1974) eta Ander Romarate (Eibar, Gipuzkoa, 1991), igeriketan; Asier Garcia (Bilbo, 1981), saskibaloian; Aitor Oroza (Bilbo, 1976), txirrindularitzan; Laura Garcia (Barañain, 1981), judoan; eta Mari Carmen Rubio (Iruñea, 1961), arku-tiroan.
Paralinpiar Jokoak abuztuaren 29an hasiko dira, eta irailaren 9an amaitu. Oribe da beteranoena, zazpigarren jokoak baititu. Guztira, urrezko bederatzi domina, zilarrezko bost eta brontzezko bat eskuratu ditu. Pekingo Olinpiar Jokoetan, urrea lortu zuen 200 metrokoan eta munduko errekorra ezarri zuen: 2'55"81.