Larunbat honetan jokatuko da Kona uhartean Hawaiiko Ironmana. Triatloiaren diziplina gogorrenaren probarik garrantzitsuena da Hawaiikoa, eta urtero 1.800 triatloilarik parte hartzen dute. Aukeratutako triatloilariak dira, Hawaiin aritu ahal izateko aurretik jokatutako zenbait ironmanetan lortu behar baitute sailkapena. Egin beharreko lana, honakoa: 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan eta maratoi bat korrika, 42,195 kilometro, alegia. Hori guztia paisaia ikusgarrien artean, baita bero sapa baten azpian ere.
Mundu osoko triatloilariek hartu ohi dute parte, tartean Euskal Herritik joandakoak. Aurten seiizango dira Euskadiko Triatloi Federazioaren ordezkariak: maila nagusian, Eneko Llanos eta Virginia Berasategi; 25 eta 29 urte artekoan, Jon Azpiazu, Aritz Egea eta Iker Baztarrika; 30 eta 34 urte artekoan, Andoni Ibarbia.
Podiumaren usainean
Llanos eta Berasategi bosgarren aldiz ariko dira Hawaiin. Beraz, eskarmenturik ez zaie falta. Horregatik, eta sasoiko daudelako, ageri dira proba irabazteko faboritoen artean. Biek badakite podiumera igotzea zer den: Llanos bigarren izan zen 2008an, eta Berasategi hirugarren iaz. Gasteiztarrak eta bilbotarrak gutxienez postu horien usainean ibili nahi dute aurten.
Sei euskal triatloilari ariko dira larunbatean Hawaiiko Ironmanean
Proba irabazteko faboritoen artean daude Eneko Llanos gasteiztarra eta Virginia Berasategi bilbotarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu