Euskal Herria nazio bat, selekzio bat lelopean, manifestazio nazionala deitu du ESAITek abenduaren 29rako Bilborako, selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko. Hain justu, Euskadi-Katalunia lagunarteko futbol partida jokatuko da orduan (larunbata da), San Mamesen.
Venezuelan aritu zen azkeneko aldiz gizonezko helduen Euskadi selekzioa, eta gaur Ritxi Mendiguren eta Endika Guarrotxena ESAITen kideek adierazi dute han nazio bat gara leloa aldarrikatzeagatik, futbolariek "egundoko" kanpaina izan zutela kontra. Orain, bidean aurrera joateko, "herriz herri, auzoz auzo eta klubez klub egiten den lanagatik, euskal gizarteak abenduaren 29an erantzun handia emango du".
Egun horretan Areatzan kirol eta kultur arloko ekimenak antolatuko ditu ESAITek, baita gauean ere (Betagarri eta Gozategi musika taldeek joko dute), San Mameseko partidaren ondoren.
KIROLA
Selekzioaren aldeko manifestazioa antolatu du ESAITek abenduaren 29rako
Bilbon egingo dute ekimena. Euskadi-Katalunia lagunarteko partida jokatuko da orduan, San Mamesen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu