Wolfgang Niersbach selekzioen batzordeko lehendakariak nabarmendu du “aurrerapauso handia” dela Europako selekzioentzat, eta “zaleen babesa” jasotzea nahi dutela hartutako erabakiarengatik.
2018tik aurrera abiatuko da selekzioen arteko liga. UEFA Nations League eta Eurokoparako sailkapena uztartuta egongo dira. Liga berriaren bidez, aukera gehigarri bat egongo da Eurokopako fase finalean sailkatzeko.
2020ko UEFAko Europako Txapelketa hasi baino lehen taldeak lau edo hiru multzotan banatuko dituzte. Bakoitzak lau edo sei partida jokatu beharko ditu 2018ko iraila eta azaroa bitartean. Ondoren, azken fasea multzo bakoitzeko irabazleek jokatuko dute elkarren aurka.
Igoerak eta jaitsierak egongo dira. Taldeak mailaz igotzeko edo ligako txapeldun izateko lehiatuko dira, baita Europako kanporaketetan sailkatzeko ere. Urte bakoitietan talde irabazle bat izango da.
Norgehiagokak 2018-2022 urteen artean egitea erabaki dute, eta selekzioen liga gizonezkoena bakarrik izatea adostu dute.