Futbola

Senda agiria jaso du Martin Monrealek

Martin Monreal ospitaletik atera zen Osasunako jokalariak animatzeko.

Uxua Idiazabal San Miguel klinikoko kardiologoa, Martin Monreal eta Jose Manuel Martinez Osasunako osasun zerbitzuetako burua. OSASUNA
2015eko maiatzaren 11
17:17
Entzun

Ostiraletik dago ospitaleratua Enrique Martin Monreal Osasunako entrenatzailea. Bularraldean mina izan ostean ospitaleratu zuten Osasunako entrenatzailea. Gaur beste azterketa mediku bat egin diote, ordea, eta senda-agiria jaso du arratsaldeko lehen orduan. Martin Monrealen asmoa asteazkeneko entrenamendua zuzentzea da.

Atzo, hala ere, ospitalea utzi eta lehen taldearekin izan zen partida erabakigarri baten aurrean jokalariak animatzeko. Egin eta asmatu. Osasunak 2-0 irabazi zion Mirandesi, eta ezinbesteko hiru puntu irabazi zituen Bigarren B Mailara ez jaisteko borrokan.

Martin Monrealen lehen partida zen atzokoa. Osasunak pasa den astean fitxatu zuen, emaitzak txarren ondorioz, Jose Manuel Mateo kargutik kendu ostean. Martin Monrealen asmoa Nafarroako Erresuma estadioko palkoan egotea zen, baina medikuek esan zioten ez zitzaiola komeni.

Atzoko partidan Alfredo Sanchez entrenatzailearen laguntzaileak zuzendu zuen. Partidaren ostean adierazi zuen Martin Monrealen osasun egoera partida irabazteko beste arrazoi bat izan zela. Atzoko hiru puntuekin Osasuna 38. da sailkapenean, eta jaitsiera postuetatik puntu bakarrera dago. Larunbatean Valladoliden jokatuko du (18:15).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.