tenisa

Serena Williams garaile Wimbledonen

6-1- 5-7 eta 6-2 irabazi dio Radwanksari. Londresko banakako bosgarren titulua du.

2012ko uztailaren 7a
18:03
Entzun

Serena Williamsek (AEB, 1981) irabazi du Wimbledon torneoa, finalean Agnieszka Radwanksari 6-1- 5-7 eta 6-2 nagusituta.

Wimbledoneko banakako bosgarren titulua du Williamsek —2000, 2002, 2008 eta 2009an eskuratu zuen aurreko aldietan—, eta hamalaugarren Grand Slama. Radwanskak sekula ez du irabazi du torneo handirik.

Finalean lehen seta amaitu ondoren partida etenda izan da hogei minutuz, euriagatik. 

Gizonezkoetako finala bihar izango da: Roger Federer-Andy Murray. Federerrek sei aldiz irabazi du Londresko torneoa. Pete Sampras eta William Renshaw-k dute marka: zazpi garaipen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.