tenisa

Serena Williams irabazle Australiako Irekian, bosgarren aldiz

6-4, 3-6 eta 6-2 irabazi dio finalean Justine Henini. Roger Federer-Andy Murray gizonezkoetako finala, bihar goizean.

2010eko urtarrilaren 30a
12:43
Entzun
Serena Williams zerrendaburua izan da Australiako Irekian emakumezkoen aurtengo irabazlea, finalean Justine Henin 6-4, 3-6 eta 6-2 gainditu ostean. Bosgarren aldiz lortu du Grand Slameko torneo hori;2003, 2005, 2007 eta 2009an eskuratu zuen aurrekoetan. Heninek behin irabazi du: 2004an.

Dagoeneko Grand Slameko bost titulu dauzka Serena Williamsek, eta hura da Australiako Irekian bost garaipen dauzkan bakarra.

Gizonezkoetako finala bihar goizean izango da: Roger Federer-Andy Murray. Aurrena hiru aldiz izan da Australiako txapeldun, eta denera Grand Slameko hamabost titulu ditu; Murrayk, batere ez. Biak elkar neurtu ziren 2008an AEBetako Irekiko finalean, eta Federer izan zen nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.