Serena Williamsek eta Dinara Safinak jokatuko dute Australiako Irekian emakumezkoen finala, etzi. Williamsek gaur 6-3 eta 6-4 irabazi dio Elena Dementievari eta Safinak 6-3 eta 7-6 Vera Zvonarevari. Aurrenak hiru aldiz irabazi izan du txapelketa hura: 2003, 2005 eta 2007an. Safinak eta Williamsek sei aldiz jokatu izan dute elkarren aurka eta azkena bostean nagusitu da.
Gizonezkoen finalerdietako bat gaur jokatu dute, eta Roger Federerrek 6-2, 7-5 eta 7-5 hartu du mendean Andy Roddick. Federer bera izan zen 2004, 2006 eta 2007ko irabazle Australian. Bihar izango da beste finalerdia: Rafael Nadal-Fernando Verdasco.
Tenisa
Serena Williams-Safina, Australiako Irekiko emakumezkoen finala
Federerrek gizonezkoen finalerako txartela lortu du. Nadal-Verdasco finalerdia bihar jokatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu