Tenisa

Serena Williamsek Australiako Irekia irabazi du, laugarren aldiz

Estatubatuarra ordubetean nagusitu zaio finalean Dinara Safina errusiarrari, 6-0 eta 6-3. Titulua eskuratzeaz gain, munduko tenislaririk onenaren sailkapenean lehen postua berreskuratu du.

2009ko urtarrilaren 31
13:46
Entzun
Serena Williams tenislariak Australiako Irekia irabazi du gaur, laugarren aldiz. 59 minututan nagusitu zaio Dinara Safina errusiarrari txapelketaren finalean, 6-0 eta 6-3 emaitzarekin. Titulua eskuratzeaz gain, munduko tenislaririk onenaren sailkapenean lehen postua berreskuratu du, baita 10. Grand Slam-a bereganatu.

Lehendik ere bazekien Williamsek Australian irabaztea zer zen, Irekia 2003an, 2005ean eta 2007an irabazi baitzuen. 2008ko irabazleak, Maria Sharapovak, ezin izan du aurten jokatu, lesioagatik.

Munduko emakumezko tenislaririk onenaren sailkapeneko lehenbiziko postuan ere egona da lehenago ere, beste bi bider. Guzira, bi aldi horietan, 61 aste iraun zuen gailurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.