Hona hemen, aurrerapen gisa, Sergi Vidalen esan batzuk:
- "Gasteizko garaiko bera naiz [Baskonian jokatu zuen urteetan]. Azken jokaldia nik egiteko eskarmentu handirik ez dut, baina beste lanetan ondo moldatzen naiz: defentsa, erreboteak, asistentziak, kontraerasoak...".
- "Ez dut partidako 20-30 minutu jokatzea exijitzen, baina bai parte hartzea egindako lanaren araberakoa izatea, langilea naizelako".
- “Erritmo altua, eraso sistemetako diziplina eta intentsitatea dira gure taldearen ikurrak”.