Sergio hilabete bat egongo da taldetik kanpo
OSASUNA. Sergio Fernandezek ezin izan zuen Sportingen aurkako partida amaitu, bigarren zatian giharretako lesio bat jasan zuelako. Bihar egingo diote erresonantzia bat, lesioaren zehaztasuna jakiteko. Ordura arte jokalariak atsedena hartu beharra dauka. Aurreikuspenen arabera, hilabete bat egongo da taldetik at.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu