SASKIBALOIA

Sergio Scariolok zuzenduko du Baskonia hurrengo sasoian

Bi denboralditan ariko da Gasteizko taldean lanean.

2013ko ekainaren 12a
17:29
Entzun

Laboral Kutxa Baskoniak gaur baieztatu duenez, Sergio Scariolo Italiako entrenatzailea izango da hurrengo bi denboraldietan taldea zuzenduko duena.

Gasteizen lan egindakoa da Scariolo, Baskonian aritu baitzen 97/98 eta 98/99 denboraldietan. Harekin jokatu zuen Baskoniak historian aurreneko aldiz ligako final bat eta Espainiako Kopa bigarren aldiz irabazi zuen, klubak ohar baten bidez oroitarazi duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.