Pantxi Sirieix Tolosako (Frantzia) jokalariak azkenean ezingo du jokatu larunbatean Euskal Herriko selekzioarekin Kataluniaren kontra, eta Jose Anjel Iribar eta Mikel Etxarri hautatzaileek Jon Urzelai Eibarreko jokalaria sartu dute deialdian. Zentral postuan jokatzen du Urzelaik.
Larunbatean 20:30ean hasiko da lagunarteko partida (ETB1), Bilbon, San Mamesen. Iribarrek eta Etxarrik bihar elkartuko dituzte euren jokalariak, 17:00etan, eta ondoren entrenamendua egingo dute. Baita larunbatean ere, partidaren egunean, goizez (10:30ean).
Partidaren aurretik, 17:30ean hasita, ESAITek (Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldea) deituta Bilbon bertan manifestazio nazionala egingo dute, Euskal Herria: Nazio bat, Selekzio bat lelopean. Casilla kiroldegi aurretik irtengo da.
Euskal Herriko selekzioaren deialdia
Athletic. Iraola, Amorebieta, Del Horno, Orbaiz, Yeste, Gabilondo, Joseba Etxeberria, Fernando Llorente, Aduriz.
Reala. Riesgo, Labaka, Mikel Gonzalez, Aranburu, Prieto.
Osasuna. Puñal.
Espanyol. Lafuente.
Valladolid. Joseba Llorente.
Almeria. Rekarte.
Middlesbrough. Mendieta.
Eibar. Urzelai.
Futbola
Sirieixen partez Urzelai Euskal Herriko selekzioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu