Sito Alonso: « Inoiz ez dugu Manresan irabazi, erronka polita da»

Javi Rodriguez, Asselin eta Doellmannen lana goraipatu du Lagun Aroko entrenatzaileak

Andoni Urbistondo.
2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Bolada gozoan, baina erronkaz erronka. Halaxe segitzen du Lagun Arok, Sito Alonsoren ahotan. Entrenatzailearentzat Manresan jokatzea erronka polita da [bihar ariko da, 19:00etan], Lagun Aro Nou Congosten inoiz irabazi gabe baitago: «Real Madrilen aurkako garaipena pasa zen. Astelehen goizean bukatu zen ospakizuna, eta orduz geroztik Manresa bakarrik daukagu buruan, haien aurka galtzen badugu garaipen bakarrera geratuko direlako sailkapenean». Kantxa zaila, eta taldea ere bai. Javi Rodriguez, Asselin eta Doellmannen lana goraipatu zuen Alonsok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.