Baskoniak entrenatzaile berria izango du hurrengo denboraldian. Azken egunetan zabaldutako zurrumurrua taldeak baieztatu du gaur. Baskoniak eta Sito Alonsok akordio bat lortu dute kontratua eteteko. Akordioa ezinbestekoa zen, entrenatzaileak beste urtebeterako kontratua ziurtatua baitzuen iragan sasoian lorturiko helburuengatik.
GIpuzkoa Basket eta Bilbo Basketeko entrenatzaile ohia da Alonso; 75 partidatan zuzendu du Baskonia, eta 44 irabazi ditu. Euroligan final-laurdenetara iritsi da, eta ACB ligan finalerdietara.
Baskoniak orain entrenatzaile berria behar du, eta Pablo Prigioni jokalari ohiaren izenak indar handia hartu du. Prigioni, baina, eliteko entrenatzaile titulua lortzeko ikasketak egiten ari da oraindik. Alonsori dagokionez, badirudi Bartzelona zuzenduko duela.