Sito Alonso etorkizunerako apustua da Bilbo Basketen. Entrenatzaileak bost urterako akordioa du taldearekin. Bilbo Basketek jakinarazi duenez, Alonsok beste hiru sasoi gehitu diezkie aurretik sinatuta zituen biei. Alonso iragan sasoian iritsi zen kargura, eta 4. postuan bukatu zuen ACB liga.
Bilbo Basketen erronka, orain, taldea osatzea da, eta izandako hutsune ugariek betetzea. Hurrengo helburua Clevin Hannah Joventuteko joko-antolatzailea da. Eskaintza egina dago, baina bere taldeak ere mantendu nahi du.