Bost saio izango ditu aurtengo lur gaineko Lauko Euskadiko Txapelketak, eta aurrenekoa, finala izango da. Izan ere, 280 kilokoen sailean jardunaldi bat jokatuko da soilik, eta berau, finaltzat hartuko da. Pisu hori, 560 kilokoa izango litzateke ohiko txapelketa izango balitz, baina lau tiralariz osaturiko taldeak ariko dira.
Basauriko (Bizkaia) Bizkotzalde Parkean izango dira tiraldiak (11:00). Zazpi talde ariko dira lehian, eta denak bizkaitarrak izango dira: Laukizko Gaztedi A, B eta C; Erandioko Goiherri A eta B, Getxo eta Artzentales. Bi sokatan ariko dira, eta tiraldi bakoitza irabazi nahi duenak lau metro bereganatu beharko du soka. Guztira 21 txanda jokatuko dituzte eta 42 tiraldi, baldin eta kitarakorik jokatzen ez bada.Iaz Gaztedi C-k jantzi zuen txapela, eta, Goiherri, Gaztedi A, Getxo eta Gaztedi B sailkatu ziren hurrenez hurren. Aurten bi talde gehiago dira. Artzentales aritu zen aurtengo gomakoan, baina ez iazko lurrekoan; berria da. Ohiko lurreko txapelketa, berriz, ekainaren 18an hasiko da.
Nafarroako gomakoa gaur hasiko da Sunbillako pilotalekuan (18:00). Txantrea, Burlata eta Berriozar ariko dira 640 kiloko lehen jardunaldian.
SOKATIRA . Bizkaitarren arteko finalak abiaraziko du Euskadiko Lauko Txapelketa, bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu