Bilbo Basketeko administrazio kontseiluak kaleratutako ohar baten bidez jakinarazi du beharrezko dokumentazioa aurkeztu duela taldearen "bideragarritasun ekonomikoa eta kaudimena" egiaztatzeko.
Gaineratu du soldata funtsetik hartutako dirua itzuli duela, aurretik iragarri bezala. Soldata funtsa ligaren erresistentzia kutxa da, eta bere taldeak lau hilabeteko soldata baino gehiago zor dizkienean jo dezakete funts horretara.
Kontseiluak dio taldeak ACB ligan jokatzeko bide orria jarraitzen ari direla. "Klubak eta zaleek merezi dute giro onenaz jokaleku onenean gozatzen jarraitzea".
Bien bitartean, ACB ligak Bilbo Basket gabe zozkatu du egutegia. Ligak, beraz, hamazazpi talde ditu, oraingoz.