NBAko lock-outaren luzapenak sutan jarri zuen atzo fitxaketen merkatua, eta inork gutxik espero zuen berria eman zuen iluntze partean, Tiago Splitterren Europara buelta. Hautsak harrotu zituen erabakian, brasildarrak Valentziarekin kontratua sinatzea erabaki du, NBAko grebak irauten duen bitartean.
Splitterrek Europara itzultzekotan Baskoniara bakarrik itzuliko zela esan zuen duela urte eta erdi, baina esan eta egin, bi gauza ezberdin. Baskonia saiatu, saiatu omen da, baina batek nahi ez duenean, bi ezin konpondu. Zergatia jokalariak argitu beharko du: sosak, edo Ivanovicen lanik egiteko gogorik ez. Scolari, itxuraz, aukera horrek ez dio arduratzen, eta NBAko sasoi osoa bertan behera geratzen bada Baskoniara bueltatuko dela iragarri du.
Splitter Valentziarekin ariko da greba bukatu arte
Baskoniak Luis Scola fitxatzeko ahalegina egingo du lock-outa sasoi osora luzatzen dela baieztatzen denean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu