Saskibaloia

Spurs txapeldunak irabaziz hasi du NBAko denboraldia

Scola bederatzi minututan aritu da Houstonekin, NBAko bere lehen partidan, eta ez du punturik sartu.

2007ko urriaren 31
10:25
Entzun
Gaur jaso du San Antonio Spurs taldeak NBAko iazko tituluaren eraztuna, denboraldiko lehen partidan, eta irabaziz ekin dio jardun berriari: 106-97 gainditu du Portland Trail Blazers. Tim Duncan (Spurs) pibota izan da partidako jokalaririk onena: 24 puntu eta 13 errebote. Tony Parker (Spurs) baseak 19 puntu sartu ditu, Manu Ginobili (Spurs) eskoltak 16 puntu eta zortzi asistentzia. Portlandeko onena, LaMarcus Aldridge hegal-pibota, 27 punturekin.

Houston Rockets-Los Angeles Lakers partidan, Kobe Bryant (Lakers) hegalak 45 puntu egin dituen arren, Houstonek irabazi du: 95-93. Etxeko taldeko onenak, Tracy McGrady hegala (30 puntu) eta Yao Ming pibota (25 puntu, 12 errebote).

Luis Scola Tau Baskoniako jokalari ohiak gaur jokatu du NBAn bere lehen partida, Houstonekin: bederatzi minututan aritu da, ez du punturik sartu eta hiru errebote hartu ditu.

Argazkian, Tim Duncan San Antonio Spurseko jokalaria, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.