Stanko Baracek Efes Pilsenekin fitxatu du
SASKIBALOIA. Atzo gainditu zuen Stanko Baracek Efes Pilsen Turkiako taldearen azterketa medikua, eta behin hori eginda eman zuten ezagutzera akordioa Efes Pilsenek eta Caja Laboral Baskoniak. Turkiarrek milioi bat euro inguru ordaindu diete gasteiztarrei fitxaketagatik, kroaziarrak oraindik beste lau urteko kontratua baitzuen Baskoniarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu