Txirrindularitza

Sufrituta, baina Froomerentzat Tourra

Nairo Quintanak (Movistar) oso urrutitik jo du erasoa Alpe d'Huezen, eta estu hartu du Chris Froome (Sky), 1.20 minutu aterata. 1.12ra geratu da sailkapen nagusian. Thibaut Pinotentzat (FDJ.fr) etapa garaipena.

jarraia113284.jpg
unai zubeldia
2015eko uztailaren 25a
08:59
Entzun

"Tourra irabazi nahi dut". Egunero antzeko adierazpenak egin ditu Nairo Quintanak (Movistar), eta lortzeko zorian ibili da Alpe d'Huezen gora. Croix de Ferren jo du lehen erasoa, Alejandro Valverderen (Movistar) laguntza jasota. Eta Skyk ondo erantzun ondoren, Alpe d'Huezen jo du benetako erasoa, berriz ere Valverde aurretik zuela. Zortzi kilometro falta ziren artean, eta, segundoka-segundoka, Tourreko liderra estutzen hasi da kolonbiarra. 1.20 minutu atera dio azkenerako, eta, gainsariekin, 1.12ra geratu da sailkapen nagusian. Valverde igoko da bihar podiumeko hirugarren koskara, Froomerengandik 5.25era amaituta.

Taldeburuen arteko lehia polita izan da hori, baina ederra izan da etapa garaipenerako lehia ere. Alpe d'Huezen gora Ryder Hesjedal (Cannondale) eta Thibaut Pinot (FDJ.fr) geratu dira lasterketa buruan, eta sei kilometro eskas falta zirela jo du behin betiko erasoa frantziarrak. Hemezortzi segundora gerturatu zaio Quintana, baina gozatu handia hartu du garaipenarekin.

Sailkapen nagusiarekin batera, Froomek irabaziko du mendiko maillota ere, Quintanak gazteena, Movistarrek taldekakoa, eta Peter Saganek (Tinkoff) erregulartasunekoa. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.