ESKUBALOIA

Superkopa irabazi du Bera Berak

23-20 nagusitu zaio Rocasari.

Bera Berakoak, garaipena ospatzen. BERA BERA
2014ko irailaren 6a
15:24
Entzun

Laugarren aldia da Donostiako eskubaloi taldeak Espainiako Superkopa irabazi duela, eta hirugarrenez eskuratu du jarraian.

Guadalajaran jokatu dute gipuzkoarrek, iragan sasoian kopa eta liga irabazi ostean. Lehengo lepotik dute burua, jokoan zuten lehen titulua eskuratuz hasi baitute denboraldia.

Lehia estua izan dute Bera Berak eta Rocasak. 10-9 nagusitu dira donostiarrak atsedenaldian, eta erabakigarriak izan dira Matxalen Ziarsolo erasoan eta Ana Temprano atean. Azkenean, hiru golen aldeaz gailendu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.