Superkopan ere derbia erabaki du zozketak

Hamaikagarrenez ariko dira elkarren aurka Bilbo Basket eta Baskonia, irailaren 30ean, finalerdietan

Andoni Urbistondo.
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Zozketa egin zuten, baina, egin izan ez balute, hobe. Bili-bolo zebilen Espainiako Superkopako finalerdi bat bi euskal taldeek jokatuko zutela, eta hala izan zen. Denei komeni zaielako. Antolatzaileei, finalean euskal talde batek jokatu eta harmailak beteta egon daitezen. Telebista emankizuneko arduradunei ere bai. RTVErentzat, Bartzelona eta Real Madrilen arteko partidek erakartzen dutelako ikusle gehien. EITBrentzat, berriz, derbia eman ahal izango duelako. Iraileko azken egunean izango da, 30ean, ostiralez, eta 19:00etan.

Bizkaia Bilbo Basketeko Axel Hervellek ezin hobeto adierazi zuen zer espero zuen zozketa berean Baskonia eta bere taldea elkartzen direnean: «Banekien Baskonia izango zela gure aurkaria. Beti gertatu izan da gauza bera, eta gaur horrela gertatzeko arrazoi gehiago zeuden, Superkopa Bilbon jokatuko delako». Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko dute beste finalerdia (21:30). Bartzelona da jarduneko txapelduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.