Sito Alonso Lagun Aroko entrenatzaileak autokritika egin zuen atzo, eta Unicaja eta Valentziaren aurka taldeari adierazitako falta kopuru handia epaileen errua ez dela esan zuen. «Zorrotzegiak izan dira zenbaitetan, baina gure errua ere bada. Oldarkor jokatzeko eskatzen diet jokalariei, besoak erabiltzeko, baina gauza bat da besoekin jokatzea eta bestea falta argiak egitea».
Azken minutuetan ere emaitza hobeto kudeatzen asmatu behar dutela uste du: «Ez dugu 35 minutuko lan ona errematatzen jakin, eta horregatik galdu ditugu bost partida. Hori hobetu behar dugu».
Taldeari falta asko adieraztea jokalarien errua ere badela esan du Sito Alonsok
Partida bukaerak lasai jokatzen ikasi behar dutela dio, galdutako denak «hondarrean» egin baitiete ihes
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu