TXIRRINDULARITZA. FRANTZIAKO TOURRA
Taldekako sailkapenerako lehia polita
T-Mobilek eskura du taldekako sailkapeneko lehenengo postua. Hamar minututik gorako aldea du Discovery Channelekiko. Nahikoa izan beharko luke, baina Bruynellen mutilekin ez dago jakiterik. Parisen esprinta izaten da normalean, ez dute denborarik galduko, baina bihar 55 kilometroko erlojupekoa dute. Jakina da Discovery Channeleko txirrindulariak nola dabiltzan, eta T-Mobilek Ullrichez gain ez du espezialistarik. Podiumeko lehiaz gain, beste lehia ikusgarri bat izango da, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu