TASek «sei-zortzi aste» beharko ditu 'Contador auziko' epaia emateko
Gaur amaituko da Alberto Contadorren aurkako epaiketa, 12:30ean, Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) txirrindulariaren, Espainiako Federazioaren eta UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren argudioak entzun ondoren. Matthieu Reeb TASeko idazkari nagusiak adierazi du «sei-zortzi aste» beharko dituztela epaia emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu