Tau Baskoniak gaur ere irabazi egin du Euroligan, Prokom-en etxean, eta bigarren fasea bukatzeko partida bat falta den arren, dagoeneko lortu du final-laurdenetarako txartela. Astebete barru Gasteizen Olympiakos mendean hartuz gero, aurreneko postuan bukatuko dute eta kanporaketan etxeko aldea izango dute.
72-92 irabazi du gaur Tauk Polonian.
Asseco Prokom 72 (23+13+17+19). Scztoka (2), Ewing (8), Burrell (12), Logan (11), Hrycaniuk (2) -bostekoa-, Burke (15), Woods (12), Lapeta (5), Dylewicz (5), Brazelton, Zamojski.
Tau Baskonia 92 (19+19+26+28): Prigioni (9), Rakocevic (13), Mickeal (14), McDonald (11), Splitter (8) -bostekoa-, Vidal (2), Teletovic (22), San Emeterio (2), Ilievski (5), Barac (4).
Espainiako ACB Ligan aurrena doa Gasteizko taldea eta Kopa lortu berria da.
Saskibaloia
Tau Baskonia Euroligako final-laurdenetan da
72-92 irabazi du gaur Prokomen etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu