Saskibaloia

Tau Baskoniak kargutik kendu du Spahija

Kontratuaren arabera, taldean jarraitzeko aukera zeukan, eta kalte ordaina jasoko du. Denboraldi bat egin du Tau entrenatzen, eta bi titulu irabazi ditu: Espainiako ACB titulua pasa den asteartean, eta ACBko Superkopa irailean.

2008ko ekainaren 6a
18:10
Entzun
Neven Spahijak ez du segituko Tau Baskoniako entrenatzailea izaten, gaur klubak berak jakinarazi duenez.

Denboraldi bat egin du Spahijak karguan, eta taldeak Espainiako ACBko titulua irabazi du sei urte eta gero. Laugarren urtez segidan Euroligako Lauko Finalean ere sartu da aurten Tau, eta irailean ACBko Superkopa irabazi zuen.

Gaur goizean Josean Kerejeta Tauko presidenteak eta Spahijak bilera egin dute, eta arratsaldean eman du erabakiaren berri klubak. Kontratuaren arabera, entrenatzaileak segitzeko aukera zeukan, eta kalte-ordaina jasoko du. Taldeak eskertu nahi izan dio denboraldian eginiko lana.

Bihar, prentsaurrekoa eskainiko du, Buesa Arenan, 11:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.