Tau Baskonia da atzo gauetik Espainiako ACB Ligako txapeldun berria, eta gaur festa egingo dute Gasteizen. 20:30ean hasita klubeko kideei harrera egingo diete Andra Mari Zuriko plazan.
Bartzelona izan du finalean kontrario Tauk, eta 3-0 irabazi dio. Atzo lortu zuen hirugarren garaipena, Gasteizen, 76-61.
ACBko bere bigarren titulua du Tauk. Orain dela sei urte irabazi zuen aurrena.
Denboraldi honetan, ACBko tituluaz gain, Euroligan finalerdietara iritsi da, Espainiako Kopan finalera eta ACBko Superkopa irabazi du.
Saskibaloia
Tau Baskoniaren titulua ospatzeko festa gaur gauean Gasteizen
Harrera egingo diote 20:30etik Andra Mari Zuriko plazan, taldeak ACB Liga irabazi duela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu