Saskibaloia

Tau Espainiako Kopako finalera berriro

Bartzelonari 90-77 irabazi dio gaur finalerdia. Unicajaren kontra ariko da bihar (18:30).

2009ko otsailaren 21a
23:43
Entzun
Iaz bezala, Espainiako Kopako finala jokatuko du Tau Baskoniak aurten, gaur Bartzelonaren aurkako finalerdia 90-77 irabazi duelako -atzo Pamesa gainditu zuen final-laurdenetan-. Unicaja izango du aurkari bihar, 18:30etik (La2), Madrilen. Unicajak 78-71 irabazi dio gaur gauean Estudiantesi.

Nahikoa erraz hartu du mendean Gasteizko taldeak Bartzelona. Lehen laurdena 21-19 bukatu dute, atsedenera 43-34 heldu dira, hirugarren laurdenaren bukaerara 65-52.

Igor Rakovecic eskolta (27 puntu) eta Tiago Splitter pibota (17) izan dira Tauko onenak. Bartzelonakoa, Juan Carlos Navarro eskolta (19).

Real Madril da Kopa titulu gehien dituena: 22. Bartzelonak 20 aldiz irabazi du, Joventutek zortzi, Tau Baskoniak bost.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.