saskibaloia

Tauk banakoa lortu du ACBko finalean

75-67 irabazi dio Bartzelonari gaur. Asteartean ariko dira berriro, Katalunian.

2009ko ekainaren 13a
20:04
Entzun
Tau Baskoniak banakoa erdietsi du Espainiako ACB Ligako finalean, bigarren partida irabazi egin baitio Bartzelonari: 75-67. Oso neurketa parekatua izan da, aurrekoa bezala. Lehen laurdena 20-12 bukatu dute, Tau aurretik, atsedenera 33na iritsi dira, eta hirugarren laurdenaren amaierara 54-49.

Igor Rakocevic Tauko eskolta eta Juan Carlos Navarro Bartzelonakoa izan dira jokalaririk onenak: 22 eta 21 puntu, hurrenez hurren. Rakocevicen 22 puntu horietatik oso garrantzitsuak izan dira bukaera aldera segidan sartutako zortzi. Pete Mickael Tauko hegala ere oso ondo: 19 puntu. Pablo Prigioni baseak 16.

Joan den ostegunean Bartzelona bi puntugatik nagusitu zen.

Bi taldeak asteartean ariko dira berriro, Bartzelonan (20:15, La2). Hiru garaipen eskuratzen dituena izango da txapeldun. Iaz Tauk lortu zituen titulua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.