Team Columbia-High Road taldeak irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko lehen etapa: Lido di Venezia-Lido di Venezia, 20,5 kilometroko erlojupekoa. 21.50eko denbora egin du. Taldeko burua jarri da, hala, itzuliko lehen lider gisa: Mark Cavendish. Bigarren taldea Garmin izan da, sei segundora.
Lau urtean erretiratuta egon ostean, gaur hasi da berriro korritzen Lance Armstrong itzuli handi bat. Haren talde Astana hirugarren sailkatu da erlojupekoan, hamahiru segundora.
Bihar jokatuko dute bigarren etapa: Jesolo-Trieste. Maiatzaren 31n bukatuko da Giroa, Erroman.
Txirrindularitza
Team Columbia taldea irabazle Giroan
Mark Cavendish jarri da lider. Lance Armstrongen Astana hamahiru segundora sartu da erlojupekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu