Denboraldiko bigarren grand slam-a, Rolanda Garros Torneoa, bihar hasiko da Parisen. Lur gaineko espezialisten hitzordua izaten da urtero, eta sekulako ikusmina dago Roger Federer uneotako tenislari onena nola moldatuko den ikusteko. Suitzarrak Rafael Nadal espainiar gaztea jo du faboritotzat, egiten ari den denboraldia ikusita. Ohiko zerrendaburuen artean, badira kale egingo duten izen propio batzuk: Lleyton Hewitt australiarrak ez du parte hartuko, eta Serena Williams estatubatuarrak ere ez.
TENISA. Roland Garros Torneoa bihar hasiko da Parisen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu