Terence Morris: 15 puntuko balorazioa 12 minututan

2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Lehen mailako hamabi jokalari on edukitzeak dakarren onura da: kantxaratzen den orok laguntzen duela, denek lortzen dituztela zenbaki onak. Morrisena luze gordetzekoa da: hamar puntu, jaurtiketan hutsik egin gabe, eta bost errebote, 12 minututan Menorcaren aurka. Ezin gehiago egin.

19

Menorcak Bartzelonaren aurka izan zuen balorazioa. Harrigarriagoa da jokalari bakar batek, Joakim Donaldsonek, 16ko balorazioa egin izana, eta Cuthbert Victorrek beste zortzikoa. Horrek esan nahi du taldeko beste jokalari guztiek balorazio negatiboa izan zutela. Jokalarien ezina, edo Bartzelonaren meritua? Meritua, kataluniarrek 44 puntuan utzi baitzuten Menorca.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.