Tiger Woods Grand Slametara itzuliko da gaur, PGA txapelketan

Azken 11 torneo handiek beste hainbeste irabazle izan dituzte, eta ez dago garaipenerako faborito garbirik

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Tiger Woods torneo handietara itzuliko da gaur Atlantako Athletic Club golf zelaian (AEB), PGA txapelketa jokatzeko, urteko azken Grand Slama. Urtetan zirkuituko izar nagusia izandakoa zirkuituko 30. postuan dago egun, eta zail izango du bere ibilbideko hamabosgarren Grand Slam torneoa irabaztea. Lesioek eta arazo pertsonalek bere ibilbidea aztoratu dute, eta urrun du sasoirik onena. Belaun eta orkatila minen erruz hiru hilabetez lehiatu gabe egon ondoren, iragan igandean itzuli zen zelaietara, Ohiko torneoan, eta irabazlearengandik 18 kolpera gelditu zen.

Woods ez da faboritoa, baina zaila da bat izendatzea. Izan ere, azken 11 torneo handiek beste hainbeste irabazle izan dituzte, eta golfa anarkia egoera batean murgildua dago. Bi izendatzekotan, Irlanda Iparraldeko bi: Rory McIlroy 22 urterekin aurten Britainia Handiko Irekia irabazi duena, eta Darren Clarke, AEBetako Irekiko irabazlea. Jose Maria Olazabalek ere parte hartuko du, ahalik eta mozketa gehien igarotzeko helburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.