Augusto Sacristan Titin III.ak badaki jada zein izango den bere ibilbideko azken partida. Merino II.arekin jokatuko du, Irujo eta Cecilioren aurka, urriaren 5ean, Logroñon, Adarraga pilotalekuan. Aspek partida aurkeztu du Logroñon, eta sarrerak urriaren 1ean jarriko dituzte salgai, ohiko bideetatik. 20 eta 30 euro arteko sarrerak izango dira eta sarrera bakoitzarekin Isabel Bidartek idatzitako "Titin III.a" sarrera oparituko dute. Eskaera handia espero denez Aspek muga bat jarri du eta asko jota bi sarrera erreserbatu ahal izango dira dei bakoitzarekin.
Pilota
Titinek Merino II.aren alboan esango du agur
Urriaren 5ean jokatuko du azken partida, Logroñon, Irujo-Cecilioren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu